Suge pozoitsu

Dendroaspis viridis, elapido pozoitsua.

Suge pozoitsua bere letaginetan pozoia duen sugea da, bere harrapakina immobilizatzeko edo autodefentsarako erabiltzen dutena. Aitzitik, espezie ez pozoitsuek konstrikzio bidez hiltzen dute. Existitzen diren 3.460 suge espezieetatik 600 inguru bakarrik dira arriskutsuak gizakiarentzat.

Suge gehienek pozoia dute, baina munduan % 20 bakarrik izan daitezke kaltegarriak, toxikoak direlako. Suge pozoitsuek familia bat baino gehiago dituzte eta ez dute talde taxonomiko bakarra osatzen. Boak edo pitoiak bezalako suge mota asko ez dira pozoitsuak izango, baina haien hozkadak klinikoki artatu behar dira.

Euskal Herrian suge pozoitsu gutxi ditugu. Arriskutsuena aspis sugegorria da. Pirinioetan aurki daiteke, nahiz eta Euskal Herrian ez izan hain ohikoa.[1]

  1. «Euskal Herrian dauden 11 espezietatik hamar atzeman dituzte Aranzadiren 'Sugebizi' proiektuko 'sugezainek'» Berria 2021-07-16 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search